CAST
kirol nutrizionista andoainen
kirol nutrizionista andoainen
kirol nutrizionista andoainen

Kirol-nutrizioa

kirol nutrizionistak Andoainen

Zure potentzial guztia ateratzen laguntzen dizugu.

Eliteko kirolaria izan, atleta herrikoia edo, besterik gabe, gustuko duzulako kirola egiten baduzu, guk zure potentzial guztia ateratzen lagunduko dizugu.

kirol nutrizioa

Nutrizio plan pertsonalizatuak:

Kirolean, inoiz banandu beharko ez litzatekeen binomioa dago: entrenamendua eta nutrizioa. Kirolari gisa duzun mailara egokitutako nutrizio-plan batekin, lortu nahi ditugun egokitzapen fisiologikoak lortzen ditugu, osasuna arriskuan jarri gabe. Nutrizio-plangintza norbanakoaren nahiz entrenamenduaren eskakizunetara egokituko dugu, gerta daitezkeen gabeziak saihesteko.

Nutrizio-plan pertsonalizatua egingo dugu, zure lehia-mailaren eta ezarri dituzun helburuen arabera. Horregatik, hainbat lan-plan eta -metodologia ditugu, eta horietan:

● Nutrizioa prestaketa-aldiaren eta/edo helburuaren arabera periodizatzen dugu.

● Odol-analitikak baloratzen ditugu entrenamenduaren barne-karga monitorizatzeko eta nutrizio-gabezia posibleak identifikatzeko.

● Aldizkako antropometriak egiten ditugu.

● Lehiaketarako nutrizio-estrategiak egiten ditugu.

● Aurreko guztiaren arabera suplementazioa (osagarria) planifikatzen dugu.

Ulertzen laguntzen dizugu: zer, nola eta zergatik jan entrenamendu edo lehiaketa bakoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren.